Astitzko Aterpetxeak 60 ohe dauzka 6 logeletan banaturik. Logela hauek bata bestearen ondoan dauden bi eraikuntzetan aurkitzen ditugu. Logela guztiek argipen naturala eta berogailu zentrala dauzkate. Beheko izararen erabilpenaz gain burukoa eta bere fundaren erabilpena tarifetan sartuta daude. Era berean, horrela nahi duenak manta dohainik erabil dezake.
Beste aldetik, gure bisitariek ikus-entzunezko bitartekoak dauzkan erabilpen anitzeko gela erabil dezakete. Txikienentzat hauxe da mahai-jolasekin disfrutatzeko leku ezin hobea.