IZADIA BIZIRIK

paisajeAstitzko Aterpetxea Astitzko Kontzejuan dago, alegia, Larraungo udalerrian. Leku pribilegiatu honetan Aralar Mendilerroa kokatzen da. Larraun Euskal Herriko bihotz geografiko eta historikoan dago, naturaren magiaz inguraturik, eta bere aberastasun paisajistikoak (zeinak goi-mendia, lur karstikoak eta nekazal guneak elkartzen dituen) urtero milaka bisitari erakartzen ditu.

Hemengo altxorren artean azpimarra ditzakegu, besteak beste, Ertzilla ibaiaren iturbura (Iribaseko Kontzejuan), zeinak aukera ludiko-didaktiko anitz eskeintzen dituen. Aralar, definizioz, eremu karstiko bat da non kobazulo eta lezeak ugari diren. Hauen artean, nahitanahiez, Mendukilo izeneko lezea aipatu behar dugu, Astitzen bertan dagoena eta gaur egun turisten bisitendako egokituta dagoena.

Larraungo bailarara datorren bisitariak interes historiko, natural edota kultural handiko elementu asko aurkituko ditu:

  • San Miguel in Excelsis Santutegiaren bisita: Artxueta mendiaren gailurraren ondoan altxaturik, erromatar aurreko santutegi honek mila urte baino gehiago dauzka.Santutegiaren barnean dagoen erretaula europar esmaltaketaren lanik nagusietarikotzat jotzen da.  
  • Plazaolako Bide Berdea, meategiko trenaren antzinako trenbidea gaur egun gozamen turistikorako berreskuratua da (ibiliz edo txirringaz), eta Lekunberri (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) herriak lotzen ditu. 
  • Beigorri Parque Aventura, Lekunberri dagoen parke honetan gure trebetasuna erakutsi behar dugu zuhaitzez zuhaitzeko ibilbidea osatuz, adarrik jo gabe.