KOKAPENA

Astitz herria Nafarroako ipar-mendebaldean dago; hain zuzen ere, Larraungo bailaran eta 690 metrotako altueran, Iruña eta Donostiaren arteko bide erdian kokatzen da, Lekunberri Arakil haranari lotzen dion bidean. Beraz, Sakanako autobidearen (N-240-A) edota Leitzarango autobidearen bitartez (A-15) oso erosoa da Astitzeraino datorren errepidea.

Herri txiki eta lasai honetan sorpresa ederrak hartuko ditugu. Ama Lurra eta nekazal ingurunean murgiltzeko toki paregabea izanik, Aralar Mendilerroak ezkutatzen dituen altxorrak ezagutzeko abiapunturik aproposena izanen da.


Ver mapa más grande